Informazioa

Eusmeroteka euskarazko prentsa digitalaren hemeroteka-zerbitzua da. Hemeroteka-zerbitzu honen bidez euskarazko komunikabide gehienetako albisteak web-atari ireki batean kontsultagai jartzen ditugu. Hemeroteka-zerbitzuak hizkuntzaren prozesamenduko tekniketan oinarritutako kontsulta-sistema aurreratua eskaintzen die erabiltzaileei.

Hemeroteka-zerbitzuak honako ezaugarri nagusiak ditu:

  • Estaldura handiko albiste-bilduma, euskarazko hedabide digital gehienetan argitaratzen diren albiste guztiak biltzen dituena, eta etengabe elikatzen dena eta denbora errealean.
  • Kontsulta aurreratua, informazioa aurkitzeko prozesua nabarmen errazen duena, bilaketa eta nabigazio funtzio aurreratuak eskainiz, bilaketa eta bildumaren esplorazioa.

Bilaketa

Albiste-bilduma kontsultatzeko modu ohikoena da bilaketa. Erabiltzaileak terminoez osatutako kontsulta eta berak adierazitako filtroak aukeratuta, sistemak kontsulta eta filtro horiekin bat datozen albisteak itzuliko dizkio adierazgarritasun-mailaren arabera. Bilaketa formulatzeko zenbait laguntza-funtzio (autocomplete eta zuzenketa ortografikoa) eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Bilaketa-interfaze honen bidez gai zehatzekiko, zein aukeratutako filtroekiko, esanguratsuak diren edukiak aurkitu ditzake erabiltzaileak.

Bildumaren esplorazioa

Bilduma esploratzeko interfazeak bildumaren esplorazio bisuala ahalbidetzen du. Bilduma grafo bat gisara bistaratzen da, grafoaren nodoak albisteak izanik. Modu horretan albisteak esparru semantiko baten arabera kokatzen dira bi dimentsioko plano batean. Planoan elkarrengandik gertu dauden albisteak antzeko gaiak dituztenak dira, hau da, semantikoki hurbilekoak. Bisualizazio mota honen bidez bildumaren esplorazio holistiko bat egin daiteke, bilduma mailako patroi makroskopikoak antzemateko balio duena. Erabiltzaileak zenbait modutara arakatu ahal izango du bildumaren errepresentazio bisuala. Atributu zehatzak (Izendun entitatea, gaia, data, eta komunikabidea) dituzten albiste-multzoak (nodoak) aukeratu edo nabarmendu ditzake.